XTREM DYNAMIC
Errendimendu handiko boladun torlojuak, XTREM DYNAMICS teknologiarekin eginak
IKUSI BIDEOA
Xtrem Dynamicsek SHUTON-IPIRANGAen teknologien eta materialen bilaketa filosofia berdefinitzen du, boladun torlojuen zurruntasuna hobetzeko, dinamika, eta ondorioz, errendimendua hobetzeko helburuarekin.
Honekin eragiketen abiadura areagotzea eta geldialdien denbora laburtzea bilatzen da. Gainera, torlojuen balio bizitza luzatzen du, produktuaren bizi zikloan zehar produktibitatea argi eta garbi handituz.
Kargako boladun torlojuak karga altuko aplikazioetarako.
Errendimendu altuko boladun torlojuak kokapeneko aplikazioetarako.
Efizientzi altuko boladun torlojuak garraio aplikazioetarako.
2023tik The Timken Group taldearen partaide, Shuton-Ipirangak 50 urte baino gehiagoko esperientzia du errendimendu handiko bola-torlojuen diseinuan eta fabrikazioan. Merkatu nagusietan egoteak eta fabrikatzaile nagusiekin dugun lankidetza estuak gure produktuen optimizazioa bultzatzen du, aplikazio zorrotzenetan emaitza eraginkorrenak eskaintzeko.
SHUTON-IPIRANGAen helburu nagusia gure bezeroei errendimendu haundiena eskainiko dion boladun torlojua eskaintzea da. Bezeroaren eskakizunen ezagutza, boladun torlojuen teknologia garapen eta berrikuntza programa sendoa eta aplikazio bakoitzaren azterketa zehatza dira emaitza on hauek lortzeko funtsezko alderdiak.
SHUTON-IPIRANGAen produktuek eskaintzen duten errendimendu handiak bere fidagarritasun bermea dute. Hau egiaztatzeko teknologien homologaziorako kanpo eta barne prozesuak, material eta tratamenduen azterketa, fabrikazio eta kontrol sistemen etengabeko eguneraketa eta hobekuntza, produktuaren trazabilitatea eta banakako egiaztapena burutzen dira.
Gure pentsamolde berritzaileak, eta etengabe emaitzak hobetzeko eta behar berriei erantzuna emateko nahiak gidatu gaitu SHUTON-IPIRANGA doitasun altuko boladun torlojuak lehiakorrenak izatera. Horrela garatu dira XP Xtrem Position, XL Xtrem load eta XT Xtrem Transport familiak osatzen dituzten teknologiak.
SHUTON-IPIRANGAen printzipio nagusietako bat gure bezeroen "Best Partner"a izatea da. Gure bezeroek ingeniaritza, hornikuntza eta bezeroarentzako arreta arlo guztietan izan ditzaketen beharrei erantzuteko lan egiten dugu. Hau posible egiten dute kudeaketa sistema aurreratuak eta enpresako balore sendoak, hala nola, komunikazioa, prestakuntza, konpromisoa, parte-hartzea eta etika profesionala, talde oso inplikatua eta konprometitua lortzen delarik.
Deskargatzeko zenbait dokumentu interesgarri jartzen ditugu zure eskura. Bestelako informaziorik behar baduzu, eskatu gure harremanetarako formularioaren bidez.
SHUTON-IPIRANGA Ingeniaritza Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu integralak jartzen ditu bezeroen eskura, erabilera bakoitzerako boladun torloju eta erabilera modu egokienak aukeratu ditzaten. Shutonek soluzio guztiak aztertu, eta sor daitezkeen garapen berrien premiak hautematen ditu. Laster, boladun torlojuaren online kalkulu sinplifikatua jarriko dugu zuen eskura.
LASTER